Chloé perfumearen analisia

Chloé izen bereko moda etxeak merkaturatutako perfumea da. Horren usain nota nagusiak larrosa, peonia, kotoia, eztia eta makillaje hautsa dira. Azalean fresko dagoenean, lehenengo ordu erdian, oso usaintsua da eta irismen handiko proiekzioa du, gehiegizkoa, jende askorentzat. Hala ere, ordu erdi hori igaro eta gero, usain gozoa hartzen du, garbi usaina, eta 6 edo 8 ordutan zehar itsasten da azalera.

Nabarmentzekoa da perfume honen dotorezia, bai usainari dagokionez, bai poteen diseinu finari dagokionez.

Prezio aldetik, antzeko kalitatea duten perfumeen antzekoa da, 100 ml 50 € inguruan, baina 30, 50, 75 eta 125 mililitroko ontziak ere eros daitezke. Halaber, oparitzeko sortak merkaturatzen dituzte maiz, kremarekin edo potetxo txikiagoekin, eta sorta horiek merkeagoak izan daitezke.

Puntuazioan, 6/10 emango nioke, Chloék oso ondo lortu baitu egoera formaletarako zeharo aproposa den usain garbi eta dotorea, baina hasierako fasean ez baita oso atsegina.


Perfume beraren beste analisi batzuk:

Soki London, Erresuma Batua:



Vistiendo aromas kanala, Mexiko:



Rhonda Lareese, Estatu Batuak:



Ondo usaintzeko prest? Aukeratu non eskuratu nahi duzun zure Chloé:

Iruzkinak

  1. Probatuta eta ados balorazioarekin!

    ErantzunEzabatu
  2. Konforme esandakoarekin. Nire amari asko gustatzen zaio.

    ErantzunEzabatu
  3. Oso analisi ona! Makillaje hautsa nabaria da.

    ErantzunEzabatu
  4. Kalitatean grabaturikoa 1080 pixeletara. Zaindua eta sakona analisia. Dotorea izeneko etiketa kanduko nuen nik. Beheko atala prezioak jarriz primeran geratu da. Posta, orokorrean bikain dago. Segi horrela.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina