Fantasy by Britney Spears 2005ean atera zen emakumeentzako fragantzia da. Usain frutala eta loreduna du, eta perfume dultzeen barruan klasifikatzen da. Irteera notak kiwia, litxi gorria eta irasagarra dira; bihotz-notak, txokolate zuria, orkidea eta jazkimena; eta hondo-notak, berriz, musketa eta lili sustraia. Finean, hainbat esentzia nahasturik lortzen da Fantasyren fragantzia.
Nagusiki gazteei eta emakumeei bideraturik badago ere, egoera, pertsona eta adin guztietara moldatu daitekeen kolonia da; izan ere, bere usain dultzeak, baina aldi berean pixka bat freskoak, edonor erakar dezake!
Prezioari dagokionez, 100 ml-ko boteak, esaterako, 15 euro balio ditu. Baina tamaina eta prezio desberdinetako boteak eskeintzen ditu esentzia honek.
Iraupenari dagokionez, lehen hamar minutuetan usain potentea du; baina gerora, azalean eta arropan soilik geratzen da, geroz eta potentzia gutxiagorekin.
Besterik gabe, kolonia praktikoa, moldakorra, eta merkea da Fantasy.
Hara, zenbat etiketa! Normalean bizpahirurekin nahikoa da. "Pratikoa" esaterako kenduko nuen nik. Aurkezpena primeran dago. Hasierako kareta ondo landua eta 1080 pixeletara eginiko grabazio ederra. Youtubeko beste bideoak faltan ikusten ditut eta letra mota aldatu duzu. Datuei dagokienez, ondo. Segi horrela, Malen.
ErantzunEzabatu