Fragantzia ala kiratsa? Montblanc-en Starwalker

Starwalker Montblanc-en fragantzia bat da. Orain dela hamasei urte sortu zuen Michel Almairac perfumista frantziarrak, 2005ean. Gizonentzako perfume hau Amaderada Especiada usaimen familiakoa da. 

Kolonia osatzen dituen elementuak:
Sarrera notak banbu, mandarina eta bergamota dira.
Lurrinaren bihotzean sandalo, musketa zuria eta zedro usaindu daitezke.
Irteera notak izeiaren erretxina, intxaur muskatua eta anbarra dira.

Perfume hau erosi ahal da Amazonen, 36 euro inguruz. Botilan sartzen dira 75ml. Perfume honen iraupena oso ona da, eta gainera, oso usain berezi eta gozoa dauka, beraz, prezioak merezi du.

Nire ustez, argi dago perfume hau fragantzia dela, eta ez kiratsa.

Ikusi bideoa Starwalker inguruan gehiago jakiteko!

Iruzkinak

  1. Fraskoa polita izan arren, ni ez nau konbentzitu lurrin horrek. Antzekoak diren beste batzuk nahiago ditut. Damutu egin naiz Starwalker erosi izanaz.

    ErantzunEzabatu
  2. Nahiko natural aurkeztu duzu perfumea, niri gustatzen ez zaidana. Argitasuna pixkat hobetu beharko zen. Tamaina txikia erabili duzu bideoa txertatzeko eta Youtubeko beste analisiak faltan daude, kolonia horri buruz egindakoak, alegia. "Usain", "kolonia" eta "perfume" izeneko etiketak soberan daudela uste dut. Orokorrean, oso ongi.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina