Halloween Freesia Eau de Toilette perfumearen analisia

 

Halloween Freesia Eau de Toilette 


    Halloween Freesia Eau de Toilette lore-usaimen familiako emakumeentzako perfume bat da. Udazkenerako eta Haloween ospatzeko aproposa. Ikus daitekenez lurrin-flaskoak kolore arrosa  bizia du, deigarria. Oinarria eta atomizagailu zilarrean. Flaskoaren forma borobila sensualak dira. 


    Bi koloreren presentzia ikusi daiteke. Batetik, arrosa fuksia kolorea eta bestetik, zilar kolorea. Lehena, maitasunaren eta samurtasunaren sinbolo da. Kolore deigarri hau, eskuzabaltasun, miresmen, errespetu, babes eta positibotasun sentimenduekin lotu ohi da. Bigarrena, dotorezia eta modernitatearekin lotzen da. Nahiz eta antzinan aberastasun, diru eta arrakastarekin lotzen zen, gaur egun glamourra izaten jarraitzen du.


    Udare eta kardamomo dira perfume honen hasierako nota. Ondoren, bihotzean, andere-mahats beltz, freesia, muxika, mugeta eta loto loreen aroma luzaz pausatzen da. Amaieran sandalo, musketa eta zedro notekin itzaltzen da. Lurrin honek 8 ordu irauten du azalean, izan ere, 8 orduren buruan usaina nekez atzeman daiteke. Usainak oroitzapen gozoak ekartzen ditu gogora.





    Lurrina erosteko:


    Halloween Freesia Eau de Toilette perfumearen inguruko beste analisi batzuk:






    


 

Iruzkinak

Argitaratu iruzkina