INVICTUS, Paco Rabannek 2013an plazaratutako perfumea da. Sortu zenetik, publiko maskulinoan gehien saldu den fragantzietariko bat izan da, eta horren arrazoia, bere esentzia da, sport izaera duena eta egunerokoan erabiltzeko aproposa dena.
Hasieran, pomeloa, mandarina eta itsas nota konbinatzen dira. Honek, ereinotz hostoei, eta jazminak emandako ikutu gozoari bidea irekitzen dio. Denborak aurrera egin ahala, gaiac zuraren, haritzetako goroldioaren, patxuliaren eta anbar grisaren presentzia igarriko dugu. Perfumeak lehenengo 3-4 orduetan indar handia izango du, eta eragina, 8 ordu ingurura arte luzatuko da.
Invictus perfumeak urtaro beroenetan du indar handiena, eta neguan, zertxobait metalikoa iruditu dakiguke.
Prezioei dagokionez, bideoan erakusten dizuedan poteak 50ml ditu eta 50€ inguruan dabil. Ondoren, 100, 150 eta 200ml-tako bertsioak ditugu. Hauen kasuan, 60€ eta 90€ inguruan dabiltza.
Luis Guillermo Aguilar, Mexico:
Narciso Salazar, Argentina:Samy Andraus-ek (AEB) Invictus eta Invictus Intense perfumeen arteko alderaketa bat egiten digu:
Perfume hau erosteko, sar zaiteztete ondorengo link hauetan:
Eskerrik asko gomendioagatik, agian Gabon hauetan oparituko dut.
ErantzunEzabatuItxura ona dauka! Nire mutilari oparituko diot.
ErantzunEzabatuEta proiekzioa? zenbatekoa da? hots, zenbat zentrimetrotara usaintzen da Invictus spraykada bat edo bi bota ondoren?
ErantzunEzabatuBideoan oso natural egon zara. Ondo burututakoa. Lokuzioa ere oso ongi. Posta ere ondo horniturik dago. Argitasuna agian hurrengoan pixkat hobetu behar. Irudiak ondo txertatu dituzu bideoan. Zorionak. Segi horrela.
ErantzunEzabatu