Narciso Rodriguez emakumezkoentzako loreen usaimen familiaren perfumea da. Lurrina Narciso Rodriguez moda diseinatzaile estatubatuarrak sortu zuen, 2003-an, eta for her kolekzioaren barruan dago.
Irteerako notak osmantua, laranjondo afrikarra eta bergamota direlarik. Bihotzeko notak, musketa eta anbar leuna dira, eta azkenik, hondoko notak betiberra eta banilla dira.
For her kolekzioan forma berdineko baina kolore eta usain pixka bat ezberdinetako beste zenbait perfume daude.
Lurrin honek, sentsualitatea eta elegantzia adierazten dute, musketa usaina nabaritzen delarik. Iraupenari dagokionez, usain indartsua duen perfumea da, beraz, lehenengo 2 orduak nahiko usaintzen jarraitzen du, ondoren, leuntzen doa, baina 4/5 ordu irauten ditu. 100 ml-ko ontziaren prezioa 80€-koa da gutxi gorabehera.
Puntuazioa: 8/10
Hemen uzten ditut beste analisi batzuk:
ErantzunEzabatuArrazoia duzu, lurrin hau daukat eta oso usain ona du.
Garestiegia iruditzen zait...
ErantzunEzabatuBideo ederra. Soinua altuagoa izan beharko zen eta argitasuna ere pixkat zaindu, baina kalitate handian grabatu duzu 1080 pixeletara eta datuak ere oso ondo. Hastapena gustatu zait. Post honetan beste bideoak eta testuak, oso ondo. Segi horrela.
ErantzunEzabatu