NINA ROSE perfumearen analisia - Itsasne Monasterio
Nina Ricciren Nina Rose perfumea florala eta frutala da. Fragrantzia hau berria da, 2020an merkaturatu eta emakumeentzat zuzenduta dago. Gainera, Les Belles de Nina bildumakoa da eta lurrinaren protagonista nagusia arrosa gozo eta xarmargarri bat da.
Irteera notak limoia (lima azidoa), madaria eta bergamota dira. Gorputzeko notak laranjondo, neroli eta jazminaren azahar-loreak dira, eta azkenik, hondo notak musketa eta zedroa dira.
Produktuaren prezioa fraskoaren tamainaren araberakoa da, baina, oro har, prezioak 30-70€ ingurukoak dira. Nire puntuazioa 8.5/10 da. Izan ere, oso perfume ona da baina ez da perfektua eta hau baino hobeak aurki daitezke merkatuan.
Informazio gehiago behar izanez gero eta beste analisi batzuk ikusi nahi izanez gero, hemen eskaintzen dizkizut batzuk:
Perfumea erosi nahi? Hemen aurki dezakezu:
Notinon: https://www.notino.es/nina-ricci/nina-rose-eau-de-toilette-para-mujer/p-16043597/
Amazonen: https://www.amazon.es/Nina-Ricci-Natural-Spray-Fresco/dp/B08L6XQ6LH
Ondo burututako presentazioa, Itsasne. Analisi sakona egin duzu. Soinua altuagoa izan balitz, hobeto. Posta primeran burutu duzu tamainak mantenduz. Hala ere, beheko esteketan URL osoak agertzea agian ez da komenigarria. Bestalde, kendu testuko goikaldean ageri den titulua, birritan ageri delako. 1080 pixeletara grabatua, egin behar zena; zorionak. Segi horrela.
ErantzunEzabatu