Oscar de la Renta Alibi perfumearen analisia

 Oscar de la Rentaren Alibi perfumean 2021ean hasi da saltzen. Oscar de la Renta modako dominikar disenatzailea izan zen baina ez zuen soilik arropa saldu. Oscar de la Renta marka sortu eta bitxiak, moda osagaiak, perfumeak, etab. diseinatu eta saltzen ditu marka honek. Alibi frasko honen diseinua, marka berak sortutako poltso baten diseinua imitatzen du. Lurrin honen helburua Oscar de la Renta emakumearen bilakaera da. Bere feminitate chic, moderno eta sentsuala baina emakume indartsuaren dualtasuna adieraztea.

Lore-usaimen familiakoa da eta 8 ordu inguru irauten du perfumearen usaina. 

    • Irteera notak: mandarina eta jengibre loreak
    • Bihotz-notak: banilazko orkidea eta heliotropoa
    • Hondo-notak: musketa, praline eta anbar. 
Fraskoa oso txikia da, 30 mililitrokoa baina eramateko oso erabilgarria. Dena den, badira beste tamainu gehiago. Frasko hau 40 € inguru balio du eta handiena, 100 mililitroko fraskoa, 75 € inguru. 


Beste analisi batzuk:

Coqueta y perfumada:


Samuele Divine:


Perfumea hemen erosi dezakezu:

- Parfumdreams: frasko txikia 38,23€. Frasko handia 72,40€
- MyOrigines: frasko txikia 43,95€. Frasko handia 81,95€
- Douglas Portugal: frasko txikia 47,50€. Frasko handia 89,50€







Iruzkinak

  1. Oso ondo landua bideoa, Alazne. Lan ederra. Post honetako datuak ere ondo antolaturik, Youtubeko bideoak ere ondo atonduta. Hobetu behar duzuna grabazioaren kalitatea da, 480 pixeletan egin duzulako. Gogoratu 720koa dela gaur egun gutxienezkoa pantaila gehienetan kalitatez ikusteko. Transizioak eta errotulazioa ere polito. Segi horrela.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina