Ralph by Ralph Lauren perfumaren analisia.

Ralph 2000. urtean sortu zen Ralph Laurenen eskutik. Perfume honek akorde loretsuak, fruta akordeak, zitrikoak, freskoak eta berdeak dituela esan dezakegu. Prezioaren inguruan hitz egiterakoan, prezio estandarra daukala esan dezakegu. 100 mililitroko ontzia 50 euro ingurutik baitabil. Iraupenari dagokionez, lehen ordu erdian asko usaintzen da baina hortik aurrera usaina finagoa da eta gehienbat arropan geratzen da. 8/10 bat emango nioke fragantzia honi. Oso gomendagarria da, gehienbat uda parteko sasoian erabiltzeko. Freskotasuna esakintzen dio gure egunerokotasunari.
Ralph perfumearen inguruko beste analisi batzuk ekartzen dizkizuet:
Perfume hurrengo estekan erosi dezakezu, Douglas dendan. Animatu fragantzia hau probatzera!

Iruzkinak

  1. Grabazio polita. Soinua oso baxu dago. Hasiera ondo, egokia eta polita, Ixone. Etiketa bat soberan dago: diskretua. Gogoratu etiketak normalean bizpahirurekin nahikoa dela. Bideoaren marko txikiegia aukeratu duzu postean sartzeko. Handiagoa, hobeto. Orokorrean datuak, ondo. Segi horrela.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina