Paula Echevarria aktorearen Sensuelle fragantziak badu beste perfumeengandik desderdintzen duen zerbait: elegantzia. Estatu mailan aktore zein influencer askoren perfumeez goza dezakegu bai, onak, freskoak, eta gozoak baitira. Baina aztertuko dugun Sensuelle lurrinak freskotasuna eta indarra gordetzen ditu fraskoan; urteko edozein sasoietan zein eguneko edozein ordutan erabiltzeko.
Lima, mandarina, bergamota, jazmina, vainila, vetiver... horiek eta gehiago usaimenean lurrikara somatzeko. Patrikan txanpon gutxi izatearekin nahikoa duzu lurrikara merkea probatzeko eta kalean jendearen atentzioa irabazteko. Nik, probatu eta gero, argi daukat, probatu dudan lurrinik onenetarikoa duzue hurrengoa: Sensuelle!
Zurea nahi baduzu hurrengo dendetan erosi dezakezu:
Oso interesgarria bideoa. Kontuan izango dut perfume berri bat erostera joaten naizen hurrengoan. Mila esker!
ErantzunEzabatuEz dut askotan perfumea eramaten, baina konbentzitu nau, behintzat probatuko nuke!✨
ErantzunEzabatu😍😍😍
ErantzunEzabatuZer dela-eta Paula Echevarría deritzon horrek perfumea edukitzea? horren ospetsua eta diruduna da ala? Mendebaldeko nafarra ote da deitura hori edukita?
ErantzunEzabatuBideo ederra. Datuak ere ondo kontaturik. Argitasuna zaindu behar duzu apur bat gehiago hurrengoan. Soinua eta presentazioa bikain, audio efektuak eta guzti. Bideoaren pixel kopurua ere ondo. Segi horrela.
ErantzunEzabatu