Yes I Am - Cacharel perfumearen azterketa edo analisia

Yes I Am, emakumeentzako anbar usaimen-familiaren lurrina da. Yes I Am, 2018an kaleratu zen, Honorine Blanc eta Chirstophe Raynaudek sortu zuten. Irteera-notak mugurdia, mandarina, limoia eta bergamota dira, bihotz-oharrak gardenia, jengibre-lorea, anbarra, jazmina eta arrosa dira. Funts-notas esnea, karamelua, bainilla, kadamomoa, erregaliza, kumarina, benjuia eta sandaloa.

Cacharelek zeukan beste lurrin baten bilakaera da, Catch me, oso antzekoak dira, biak nota berberak dute eta metro eta erdiko proiekzioa dute gutxi gora behera.

Yes I Am, gautasuna du, azpikeria du, sentsualitatea, loreen usainen barruan sartuko litzateke, baina guztiz gozoa, esne eta anbar usainengatik. 30ml-ko botilaren prezioa 30€-koa da.









Puntuazioa: 7/10


Beste analisi batzuk, gaztelaniaz eta ingelesez:







Iruzkinak

  1. Azalpen ona!! Ez dakit halere erosiko dudan... beharbada oparitzeko.

    ErantzunEzabatu
  2. Fraskoa gustatu zait. Ea noizbait usaintzen dudan. Opari ederra, ezbairik gabe.

    ErantzunEzabatu
  3. Bideolan ederra. Datuak oso ondo emanda. 1080 pixeletara grabatua da eta agian altuago egin behar izan duzu lokuzioa. Postean ere ondo jarritako datuak, nahiz eta "dotorea" izeneko etiketa agian soberan egon. Segi horrela, Oihane.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina