YVes Saint Laurenteko lurrin hau 2006an sortu zen eta arrakasta handia izan zuen bere irteeran.
Lurrin zitrikoa da eta oso fragantzia freskoa uzten du. Nahiko iraupen handia dauka, jartzen den momentutik 24 orduko iraupena izan ahal du eta metro bateko proiekzioa dauka. Perfume hau gizon gazteentzat pentsatuta dago eta eguneko fragantzia sentsual eta indartsu ezin hobea da.
Lurrin honen notak, usaimen egiturari dagokionez:
- Irteera notak: ozonoa, jengibrea, bergamota eta limoia.
- Nota ertainak: hosto bioletak, piper zuria eta albahaka.
- Oinarrizko notak: Haiti Vetiver, Zedroa eta Tonka Baba.
Ezinbestekoa da aipatzea bere prezioa, erosi nuen momentuan merkealdi bat aprobetxatuz 45€ tan lortu nuen Amazonen, baina gaur egun bere prezioa 60€-70€ren bueltan dago 100 mililitroko fraskoa.
Beste analisi interesgarri bat aurkituko duzu ondoko bideoan, gaztelaniazko bideoa izanik.
LE PARFUM, Espainia:
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina