Zara Espainiako marka bat da, Amancio Ortega galiziarrak sortua. Marka ezaguna da gizonentzako zein emakumeentzako arropak egiteagatik prezio merkeetan. Zara-k beste marka garestiago batzuk egiten dituzten diseinuak hartzen ditu eta moldatu ere egiten ditu. Gaur egun mundu osoan ezaguna den marka da. Arropaz gain perfumeak ere saltzen dituzte, oraingo honetan Zara Blue Hole perfumearen analisia egingo dut. Perfume hau 2019. urtean kaleratua izan zen eta gizonentzat bideraturik dago. Urte berean kaleratutako beste perfumea Zara Deep Blue Sea da eta familia berekoa da. Zara Blue Hole perfume zitrikoen familiakoa da eta ondoren koloniaren 3 notak adieraziko ditut.
Hasierako nota: Limoia
Bihotzeko nota: Jasmina
Oinarrizko nota: Patxulia
Esan beharra daukat urte askotan zehar probatu ditudan perfumeen artean Zara Blue Hole onenetarikoa dela prezioa eta kalitatearen harremana kontuan hartzen badugu. Perfume aromatiko bat da eta gaur egun webgune askotan eskuratu daiteke 12-15 euro inguruan. Baina gogoratu Duck Duck Go erabili mesedez Interneten nabigatzerakoan. Perfume merkea da baina kalitate handikoa. Analisian erakusten dudan perfumea 100 ml-ko da, 4-6 orduko iraupenekoa eta metro bateko proiekzioa dauka.
Nire analisia:
Hona hemen Zara Blue Hole perfumearen beste review batzuk. Perfumeen komunitatea uste duzuena baino handiagoa da.
Roy Perfumes, Argentina:
Lucas Cima, Argentina:
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina